Larunbat goizean hasi zuen denboraldia Electricidad Perosanz Debasket taldeak Take Orbela Taberna talde tolosarraren aurka. Debako taldeak ez zuen egunik onena izan eta bukaerako emaitza 34-58 izan zen.
Partidu hasiera eskasa egin zuten eta tolosarrek hasierako momentu eskas hori aprobetxatu zuten bukaerako markagailuak erakusten duen tartea lortzeko. Take-ko jokalariek intentsitate handia ezarri zuten, horrez gain 24 segundoko posesioek ere min handia egin zien jokalariei. Bigarren denboran partidua berdintsuagoa izan zen.
Aurrera begiratzea tokatzen da eta lanean jarraitzea, hemen ez dago beste sekreturik, entrenatu entrenatu eta entrenatu. Hurrengo entrenamendua asteartean izango dute.
Jardunaldiko beste emaitzak eta sailkapena federazioaren orrian duzue eskuragarri (hemen).
Aupa Debasket!