Beste jardunaldi bat

  • 2021-11-13
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 103 Views

Beste astebukaera bat, beste jardunaldi bat, Debasket-en beste garaipen bat. Gaurkoan Urkunde Debasket izan da garaile. Debako taldeak 28-30ko markagailua lortu du Internacional taldearen aurka. Goizo esnatu behar izan dira jokalariak partidua goizeko 9:15etan izan da eta. Lehendabiziko zatian nahiz eta ondo jolastu, saskiratzerik ezin lortuta ibili dira. Saskiratze errezak behin eta berriz huts egiten. Bigarrengo zatian lehenabizikoan sartu ez direnak sartu dituzte eta partiduari buelta ematea lortu dute. Jesus Elordietak zuzenduriko taldea bigarren postuan dago 4 taldez osaturiko ligaxkan.

Harrobiko taldeak emaitza ona lortu du baina ezin da berdina esan senior mailako bi taldeen inguruan. Zalburdi Debasket taldeak Legazpiko Andraitz taldea izan du aurrean Debako kiroldegian jokatu den lehen partidan. Lehendabiziko zati lotsagarria egin ostean bigarrengo zatian hobeto ibili dira Unai Aristik zuzendutako jokalariak. Hasieratik Legazpiarrak zonako defentsa egin dute eta horren aurrean ezinean ibili dira. Bigarren zatian Andraitz-ekoak zonako defentsa kendu dute eta hor indarrak parekatu dira. Goraipatzekoa Legazpiarrak 3k omarratik egin dituzten jaurtiketak. Partiduaren emaitza 38-58 izan da. Harrigarria da baina Zalburdi Debasket-ek kanpoan jolastutako bi partiduak irabazi ditu eta etxean jokatutako biak galdu. Agian Mutrikun jolasten hasi behrako gara?

Azkenik Electricidad Perosanz taldea dugu. Gaurkoan Urkunde bezala Donostiako Internacional taldearen aurka aritu dela. Partidu polita jolastu dute eta emozioa izan da nagusi baina 3.laurdenean momentu txarra pasa dute eta hortik aurrera lan zaila izan da markagailuan gerturatzea. Lan asko egin ostean lortu dute gerturatzen joatea eta azken emaitza 60-69koa izan da. Pena, zeren gaurkoa irabazteko moduko partidua izan da. Taldea poliki poliki goraka doa eta seguru laster lortuko dutela lehendabiziko garaipena. Animo mutilak lortuko dugu eta.

Bestalde bi ohar adierazi nahi ditu klubak, gaur Electricidad Perosanz jokatzen ari zenean, kaletik pertsonaren batek harri zati bat bota du, pixkat aurrerago Chup&Chups bat ere. Klubak neurriak hartuko ditu horrelako gertaerak ez daitezen berriz ere pasatu. Bestalde aste honetan bigarrengoz jokalariak ezin izan dira dutxatu, kiroldegiko dutxetako ura bukatu egin delako. Klubaren izenean barkamena eskatu nahi diegu bai aurkariei, baita epaileei eta baita gure jokalariei ere.

Eskerrik asko kiroldegira gerturatu zareten zaletu guztiei!

Share:

Deja una respuesta