Debasket egoera “kritikoan”

  • 2021-12-01
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 77 Views

Aurreko larunbatean Debasket-eko zuzendaritzak deialdia deituta zeukan klubaren inguruan azken urteotan eman diren atzerapausuak azaltzeko. Motzean esan da Debasket Saskibaloi Klubaren egoera kritikoa da. Zuzendaritzan 2 kide daude eta aurtengo denboraldian 3 talde bakarrik daude jolasten. Egoera beltza da eta horreri aurre egiteko egin zen deia.

Argazkian ikusten den moduan klubaren etorkizunaren inguruan interesa zuten pertsona batzuk agertu ziren bertara. Bilerak ia 2 ordu iraun zuen eta bertatik ondorio batzuk atera ziren. Orain hurrengo pausoak kluba berantolatzea da, poliki poliki lanak aurrera erematea eta denboraldi hau bukatzen den hunetik aurrera klub indartsuago bat izaten saiatuko gara. Orain arte egindako lan guztia alperrikakoa ez izateko.

Gauzak honela klubak mahaiko epaileen kurtsoa antolatzeko idea dauka. Federazioko lagunak aspaldian aipatzen ari dira gero eta epaile eta mahaiko laguntzaile gutxiago daudela aktibo eta horren ondorioak jada partiduetan jasaten ari gara. Pertsonaren batek kurtsoa egin nahiko balu, klubarekin kontaktuan jar daiteke, Whatsapp, email edo telefonoz.

Kontuan izan behar dugu Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa klub, epaile, jokalari eta entrenatzaileek osatzen dutela eta denon ardura dela zerbait ematea dena jaso ahal izateko.

 

Share:

Deja una respuesta