Electricidad Perosanz-en bigarren porrota

  • 2022-09-28
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 31 Views

Aurreko jardunaldian Arrasaten lehen porrota jaso ostean, Electricidad Perosanz Debasket-ek ligako bigarren partidua jokatu zuen Goierri taldearen aurka. Hasiera ez zen onena izan, baina lehen laurdenaren bukaeran neurketa berdintzea lortu zuten debarrek. Ondoren, goierritarrek estutu egin zuten partidua zona motako defentsa baliatuz eta ihes egitea lortu zuten. Hala ere, Debasket-ek pixkanaka defentsa honi aurre hartu zion eta atsedenaldira errenta txikiarekin joan ziren kanpotarrak.

Atsedenaldia eta gero, gauzak okertu egin ziren debarrentzat ez zirelako batere fin ibili, batez ere fisiko faltaren eta kontraerasoen erruz. Goierrik hamar punturainoko aldea atera zuen denbora gutxian joko ona erakutsiz. Azken laurdenean, ordea, debarrek erreakzionatu eta lau puntura jartzea lortu zuten norgehiagokari buelta emateko bidea zabalduz. Goierritarek, ordea, defentsa gogorrak eginez pare bat baloi garrantsitsu lapurtu zituzten eta berriro hamar puntu inguruko abantaila izatea lortu zuten. Partidua hortxe bukatu zen eta Goierri-k garaitu egin zuen Debasket 66-77 markagailuarekin. Dena eman zuten debarrek, baina hustuta bukatu zuten eta fisiko falta nabaritu zen.

 

Share: