Bost garaipen segidan Electricidad Perosanz taldeak

  • 2022-11-22
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 42 Views

Aurreko asteburuko partiduan, Electricidad Perosanz Debasket taldeak bolada onari jarraipena eman zion etxean DKS Donostiako taldearen aurka, jipoi galanta emanez gainera 85 – 47. Hasiera hasieratik hartu zuten aurrea debarrek eta atsedenaldirako abantaila polita zeukaten 37 – 21. Hirugarren laurdenean pixka bat hurreratu zen DKS, baina denbora gutxian partidua haustea lortu zuen Debasket-ek hirukoen bitartez. Partidua bukaeran apur bat narrastu egin zen, hainbat jokalariren ikamiken ostean. Aipatzekoa Iker Aristi eta Julen Aristi anaien lana, bikain ibili baitziren partiduan.

Bestalde, Zalburdi Debasket taldeak ezin izan zuen garaipena lortu etxean Modelos Modelberri Elgoibarko taldearen aurka 29 – 67 markagailuarekin galduz. Atsedenaldi arte, partiduari eustea lortu zuten debarrek, baina atsedenalditik bueltatu orduko, defentsa bigun baten erruz, saskiratze jarrai asko egin zuen Elgoibarrek eta dida batean ihes egin zuten.

Azkenik, berri txarrak gazteen kategorietan Albizu Harategia Debasket neska kadeteek 116 -14 galdu zuten Goierriren aurka, Urkunde Debasket mutil kadeteek 72 -28 galdu zuten Oiarsoren aurka eta infantilek 16 – 66 galdu zuten Añorgaren aurka.

 

.

Share: