Aurreko asteburuko partiduan, Electricidad Perosanz Debasket taldeak lehen faseari amaiera bikaina eman zion DKS Donostiako taldeari 56 – 67 irabazita etxetik kanpo. Lehen laurdenean aurretik jarri ziren donostiarrak, baina atsedenaldirako hortzak estutu eta buelta eman zion markagailuari Debasketek. Hirugarren laurdenean hamar bat puntuko abantaila hartu zuten debarrek eta bukaera arte estualdi haundirik gabe eutsi zioten aldeari. Bigarren postuan amaitu du lehen fasea Electricidad Perosanz-ek eta hurrengo fasera bikain heldu dira.
Zalburdi Debasket-ek, berriz, estutu haundia eman zio ezustean Eibar Saskibaloia B taldeari etxetik kanpo, 59 – 57 amaitu baitzen partidua. Sei jokalarirekin bakarrik aurkeztu ziren debarrak, baina, hala ere, hamar puntuko abantailaz joatea lortu zuten atsedenaldira saskiratze on askoren ondorioz. Atsedenalditik bueltan, ordea, Eibarrek erritmoa igo eta amaiera estuan partidua irabaztea lortu zuen. Pena izan zen Eibarren irabazteko galdutako aukera.
Albizu Harategia Debasket neska kadeteek ere galdu egin zuten 20 – 47 CD Internacional-en aurka eta Urkunde Debasket mutil kadeteek ere porrot egin zuten Easoren aurka 35 – 83. Urkunderen porrotaren arrazoietako bat lesionatu asko izan zutela izan zen eta hurrengo asterako espero dute gehienak sendatzea.
Azkenik, Berkoa Debasket infantilek 59 – 44 galdu zuten Antigua Luberri-ren aurka. 17 – 16 eutsi zioten partiduari bigarren zatia hasterako, batez ere errebotean egindako lanaren ondorioz, baina hirugarren laurdenean donostiarrek erabat hautsi zuten norgehiagoka. Hala ere, debarrak hobetzen ari dira pixkanaka.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.