Asteburu eskasa Debasket Saskibaloi Klubarentzat, 3 taldetik 2k hondoa jo dutela dirudi. Argazkian ikusten den bezala 3 taldetik 2 taldek izan dute lehiatzeko aukera. Urkunde Debasket taldearen partidua bertan behera geratu zen azken egunetako euri jasen ondorioz.
Zalburdi Debasket taldeak historiako emaitza kaxkarrenak lortzen ari da. Aurreko baten arrasatearren aurka jipoi galanta jaso bazuen astebukaera honetakoa ez da atzean geratuko. A zelako partidu kaxkarra egin zuten Unai-ek zuzendutako taldeak. Egiari zor, talde honetan jende gazte asko dago baina bada ordua lehiatzen hasteko. Pase txarrak, tiro eskasak, … pelikuletan bezala gaizki atera zitekeen guztia gaizki atera zen. Gabonak iritsi baino lehen beste partidu bat geratzen zaie, agian denbora gutxi da orain, baina gabonak eta gero entrenamenduen ondorioak ikusten hasi beharko zen taldea.
Electricidad Perosanz taldeak golpe gogorra jaso zuen larunbatean Eibartarren aurka. Bi taldeak garaipenik gabe zeuden eta partidu garrantzitsua zen. Lehendabiziko laurdenean lo irten eta gauzak oso zail jarri zitzaien. Hala ere, Zalburdi Debasket-ek ez bezala, beste 3 laurdenetan lehiatu egin zuten, bi taldeen maila oso antzerakoa dela erakutsiz. Ez zen Debarren partidu onena izan baina gero eta nabariagoa da min hartutako jendea itzultzen ari dela eta partiduak gero eta lehiatuagoak direla.
Aupa Debasket!