Atzo larunbata, Debasket saskibaloiko 3 taldeen partiduak jokatu ziren. Bi porrot eta garaipen bat izan ziren emaitzak.
Electricidad Perosanz Debasket taldeak beste behin ere emaitza kaxkarra lortu zuen. Taldeak lesio asko ditu eta jokalari gutxirekin ari da lehiatzen. Atzo beste lesio bat izan zuten, azken partiduetan errendimendu ona izaten ari zen Sergi. Beroketa hasieran lesionatu zen eta taldeak berriz ere 6 jokalarirekin jokatu behar izan zuen. Ander Urkiri, Jon Ramirez, Ibai Ponce, Asier Varela eta Sergi Anglada dira lesionaturik daudenak eta hauez gain Haritz Eizaguirre zumaiarra laneko kurtso baten ondorioz kanpoan da. Klubak konfiantza osoa du lesionatuak eta Haritz itzultzen doazen heinean emaitza hobeak iritsiko direla.
Urkunde Debasket taldeak Deban jokatu zuen goizean. Hondarribi arerio gogorra izan zen eta nahiz eta Debakoak saiatu, ezin izan zuten irabazi. Azken emaitza 44-51 izan zen baina partidu osoan zehar nagusi izan ziren Hondarribikoak.
Azkenik Zalburdi Debasket taldeak Donostin izan zuen partidua arratsaldeko 8etan. Debarrak nagusi izan ziren partiduaren lehen erdian baina bigarren zatian kakalarria sartu eta larri larri baina irabaztea lortu zuten. Partidua 33-36 bukatu zen. Unai Aristi entrenatzaileak zapore gazi gosoa zuen partida bukatzean, alde batetik lehen zatiarekin oso gustura zegoen baina bigarren zatiko ezintasuna ikusi zuenean…
Hurrengo asteburuan emaitza hobeak lortzeko asmoz ekingo diote aste berriari jokalari zein entrenatzaileek. AUPA DEBASKET!