Aurreko asteburuko jardunaldian, Electricidad Perosanz taldeak garaipen estua lortu zuen etxean Hernani K.E taldearen aurka 68 – 62 markagailuaz bukatua. Denboraldi bikaina ari dira osatzen debarrak eta sailkapenean oso goian jarraitzen dute hirugarren postuan bigarrenaren garaipen eta porrot berberekin. Atsedenaldira abantaila txiki batekin heldu ziren 33 – 28, baina defentsa gogorra eginez hamar puntu ingurura urrutiratzea lortu zuen Debasketek eta bukaeran arazo asko gabe eutsi zion garaipenari. Aipatzekoa Adria jokalariaren partidua, saskiratze oso garrantzitsu batzuk lortu baitzituen jokaldi zoragarri batzuk eginez.
Zalburdi Debasket taldeak, ordea, ez zuen lortu beste porrot gazi bat saihestea. 42 – 82 markagailuarekin bukatu zen partidua. Hasiera hasieratik ikusi zen bi taldeen artean zegoen aldea eta partiduak ez zuen historia haundirik izan. Hobetzeko asko dago Debasketen aldetik, baina jokalari asko falta ziren lesioengatik eta egoerari buelta eman diezaiokete.
Bestalde, Urkunde Debasket mutil kadeteek irabazi egin zuten etxetik kanpo CD Internacional-en aurka 47 – 58 markagailuarekin. Partidua estu hasi zen, baina bandeja garratzitsu batzuk eginez abantaila lortu zuten debarrek atsedenaldira 28 – 33 joanez. Bigarren zatian donostiarrek presionatu egin zuten, baina ez ziren urduri jarri debarrak eta lasai lortu zuten partidua irabaztea. Bukatzeko, Albizu harategia neska kadeteek galdu egin zuten Eibarren aurka 56 – 23 tanteoz eta Berkoa Debasket infantilek ere porrot egin zuten Aldapeta Ikastetxea donostiarren aurka 34 – 52 markagailuarekin.