Electricidad Perosanz-en porrota

Ez da urte hasiera erraza izaten ari Electricidad Perosanz taldearentzat. Larunbatean 91-51 galdu zuten Askatuak taldearen aurka. Albiste ona Julen Altzibarren itzulera eta Zalburdi Debasketeko Xabier Beasain eta Pablo Ronen puntuak izan ziren. Partiduko albiste txarrena Ander Urkiriren lesioa.

Denboraldi hasiera arraroa izaten ari da taldeko jokalari denak batera jokatzeko aukerarik ez dutelako izan, baina aurrera itxaropenez begiratzen dute bai entrenatzaileek eta baita jokalariek ere. Asteburu honetan izango da lehendabiziko partidua etxean, ea zorte gehiago duten.

Hemendik animo asko Urkiriri, ea laster ikusten zaitugun berriz kantxa barruan.

Share:

Deja una respuesta