DNI tamainako argazkia
Jokalariaren partidutako fitxan agertuko den argazkia da (DNI tamainakoa). Argazki hau erabiliko dute epaileek fitxan agertzen den pertsona eta jolastera doana berdina dela ziurtatzeko. Beraz argazkia garbia eta nahiko berria izan behar du. Mugikorrez atera daiteke etxeko paret txuri batean.
Federatu mailan jokatzeko fitxa
Hurrengo denboraldian saskibaloian jokatuko duen jokalariak hainbat dokumentu ezberdin bete beharko ditu, eta dokumentu denak PDF formatuko fitxategi batean igo beharko dira. Fitxategi honek ezin izango du 512Kbyte baino gehiagoko tamaina izan.
Non daude bete beharreko dokumentuak?
Hurrengo lerroetan azalduko den dokumentazio dena federazioko web orrian aurkitu daiteke, jarraian aurkitzen den botoian klik egin eta bertara eremango zaitu.
DNI kopia
Inoiz Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak, federatu mailetan (Junior/Senior kategoriak) antolatutako txapelketetan parte hartu EZ duen jokalariak gehitu beharko du. DNI-aren kopia bi aldetatik izan behar da.
Lizentzia eskaera
Jokalari denek aurkeztu beharreko dokumentua. Jarraian atal ezberdinak azalduko dira.
Aurtengo fitxa dokumentua oraindik federazioak ez du bere webgunera igo, beraz hemendik deskargatu dezakezue (link)
Denboraldia eta lizentzia mota
Jokatuko den denboraldia ezarri behar da, adibidez 2024/2025. Bestalde, jokalari motako lizentzia nahi dela ezarri behar da, JOKALARI MOTAKO LIZENTZIA ESKAERA.
Klubaren datuak
Jarraian jokalaria inskribatu nahi den taldearen informazioa ezarri behar da. Aukera ezberdinak daudelarik.
Maila-> Hemen taldearen maila idazten da. Gaur egun klubean dauden aukera ezberdinak honakoak dira:
– Juniorrak-> Junior Participacion
– Seniorrak-> Senior Masc 1ª Gipuzcoana
– Seniorrak-> Senior Masc 3ª Gipuzcoana
Kluba-> DEBASKET SK
Taldea-> Hemen babesleen baitan dago. Urtez urte aldatu egiten dira baina historikoki honako talde hauek izan ditugu:
– Junior Participación-> Gora Behera Debasket
– Senior Masc. 1ª Gipuzcoana-> Electricidad Perosanz Debasket
– Senior Masc. 3ª Gipuzcoana-> Zalburdi Debasket
Jokalariaren datuak
Hemen jokalari bakoitzak bere datuak sartu behar ditu.
Gurasoaren baimena
Jokalaria adingabe bada nahita nahiezkoa da guraso edo tutorearen sinadura edukitzea. Horretarako guraso edo tutorearen DNI zenbakia eta sinadura behar dira. Sinadura DNI zenbakiaren ondoan egin behar da.
Jokalariaren sinadura
Hurrengo denboraldian Debasket-en jokatuko duen jokalariak dokumentua sinatu behar du.
Medikuaren sinadura
Gipuzkoako federazioak antolatzen dituen federatu mailetan (Junior/Senior mailak) ezinbestekoa da mediku batek jokalariak saskibaloian jokatzeko ahalmena duela egiaztatzea. Debasket sortu zenetik bi zentrutan egin izan dira mediku azterketak.
Bi mediku azterketa hauek beraien ezaugarriak dituzte, bat ekonomikoagoa da eta bestea sakonagoa. Jarraian adierazten da zentroen informazioa.
Centro Medico Gran via
Web orria: Egin klik
Zentru mediku honekin lana egin dugunean prezioa 25€ ingurukoa izan da. Txanda hartzerako orduan Debasket Saskibaloiko Jokalaria zarela esatea komeni da. Bertan egiten den azterketak minimoak betetzen ditu.
Zaindu
Web orria: Egin Klik
Zarautzen kokaturik dagoen zentruak azterketa sakonago bat egiten du.
Datu babesari buruzko informazioa
Fitxako 2. eta 3. orrian agertzen diren bi klausulak onartu edo ez onartu norbanakoaren iritziaren baitan da, baina dokumentuan agertzen den kuadro grisean jokalariaren firma derrigorrezkoa da.
Dokumentuaren adibide bat hemen lagatzen dugu igota (link)
Gurasoen baimena
Jokalari batek adinez berea ez den kategoria batean jokatu behar badu gehitu behar den dokumentua da hau. Adibidez Junior batek Seniorrekin egin behar badu denboraldiko fitxa, dokumentu hau beharrezkoa da.
Baxa gutuna
Jokalari bat beste talde batetik baldin badator dokumentu hau gehitu behar du. Adibidez hurrengo denboraldian Debasketen jokatuko duen jokalari batek aurreko denboraldian Baskonian jokatu bazuen, dokumentu hau gehitu beharko du.
Zinpeko aitorpena
Dokumentu hau bi egoeratan gehitu beharko litzateke. Jokalari batek lehendabiziko aldia bada federatu mailan jokatzen duela (Junior/Senior) dokumentu hau gehitu beharko luke. Bestalde aurreko denboraldian saskibaloian aritu ez den orok bete beharko luke. Adibidez, kadete mailatik Juniorretara pasatzen diren jokalariak, edo aurreko denboraldian jolastu ez duenak.