Orain dela 5 urte, Debasket Saskibaloi Kluba herriko gazte batzuen fiktiziozko amets bat zenean, babesa erakutsi zeniguten. Gure ideia zoro horri indarra eman zenioten eta ordutik pauso nabarmenak eman ditugu elkarrekin. 4 denboraldiz klubeko talde bati izena eman diozue, Gora Behera Debasket, hain zuzen ere.
Talde hori hasieratik izan da berezia; lehendabiziko urtean talde mistoa izan zen, mistoa neska eta mutilak elkarrekin jokatzen zutelako, eta mistoa baita ere infantil eta kadete mailako jokalariak batzen zituelako. Talde honen beste berezitasun bat kadete mailan lehiatzen hasi ziren jokalari horiek senior kategoriara iritsi direla izan da, alegia beraien kanterako bide osoa Gora Behera Debasketen burutu dute.
Kirol arloan ez ezik, komunikazio arloan ere guztiz lagungarria izan da Gora Behera. Dakizuen bezala, Debako goialdean dagoen denda bakarra da eta astero-astero gure kartela beraien atean edukitzea oso lagungarria izan zaigu. Adibidez, Toncho Nava saskibaloi jokalari bikaina guregana gerturatzeko arrazoietako bat Gora behera izan da, bertan ikusi baitzuen Deban saskibaloi klub bat genuela.
Arrazoi horiengatik guztiengatik eta idatzi honetan azaltzen ez ditugunengatik ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Gora Behera. Esker mila eta gogoratu kiroldegian elkar ikusiko dugula!