Electricidad Perosanz Debasket bigarren mailako senior taldea bolada bikainean da. Hirugarren garaipena segidan lortu zuen etxean pasa den asteburuan AZ Casa de la Rioja Donostiako taldearen aurka 58 – 46 markagailuarekin. Partiduaren hasieratik, abantaila polita hartu zuten debarrek eta donostiarren baloi galduak aprobetxatuz, ihes egin zuten markagailuan dida batean aldageletara 33 – 23 zihoazela. Atsedenaldiaren ostean, AZ Casa de la Rioja taldea partiduari buelta ematen saiatu zen eta gerturatu ziren pixka bat debarrek saskiratze jarrai batzuekin partidua erabaki zuten arte. Egia esan talde osoago baten itxura eman zuen Debasket-ek eta jokalari guztiek lagundu zioten taldeari garaipen on bat lortzeko. Donostiarrek, aldiz, pare bat jokalari on zituzten, baina orokorrean gabezia bastante.
Bestalde, Zalburdi Debasket hirugarren mailako senior taldeak hirugarren porrota jaso zuen segidan Aldapeta Ikastetxearen aurka 61 – 19 markagailuarekin. Partidu oso txarra egin zuten debarrek eta saskira begira zehaztasun asko falta izan zitzaien huts askorekin. Aurkariak serioago jokatu zuen bere esperientzia baliatuta.
Bukatzeko, aipatu nahiko nituzke jardunaldiko beste partidak, Albizu Harategia neska kadeteen taldeak 4 – 91 galdu zuen Eskoriatzaren aurka, Urkunde mutil kadeteen taldeak 38 – 72 galdu zuen Zast Zarautzen aurka eta infantilek 41 – 39 galdu zuten Oiarsoren aurka.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.