Historia

Iluntzean korrikaldi batzuk Debako itsasertz eta ibaiaren inguruan, eguneko gora beheren inguruan hitzeginez baina baita herriko gora beheren inguruan ere. Elkarrizketa horietan gai bat errepikatuko da, herriko kirol eskaintza eskasa.

Hori buruan eta herriko zenbait gazte Elgoibar eta Mutrikun saskibaloiak jolasten zebiltzanez, galdera otu zen: Zergatik ez Deban?

Galdera honen inguruan 2016ko udan zenbait iluntzetan garagardo batzuk hartuz ilusioak sortzen hasi eta San Roketan whatsap taldea sortu genuen. Zergatik ideia hori ez aurrera eraman?

2016ko Irailaren 2an, Debako Maxi tabernako terrazan lehen bilera, dena egiteko baina ilusioak bor-borka. Lehen entrenamenduak, koloreak aukeratu, izenarentzako herri galdeketa, bilera irekiak…

2017/18 denboraldia izango da lehena lehiaketan. Bi talde: kadete eta senior taldeak. Kadeteek sei garaipen lortuko dituzte lehen denboraldi horretan eta seniorrek bakarra, ahaztezina, partidua hasi eta eten egin behar izan baitzen humedade arazoengatik, eta handik aste batzuetara bukatu. Hemendik aurrera taldeak gehitzen joango gara eta 2020/21 denboraldian 7 talde izango ditugu, kategoria guztietan talde bat, benjaminetatik hasi eta nagusiak arte.

Etorkizuna polita izango delakoan gaude…

Electricidad Perosanz Debasket-en igoera eguna, herriko Udaletxean