Kaixo, Debasket Saskibaloi Klubeko webgunearen atal honetara gerturatu bazara, agian Debasketen babesle ofiziala izateko ideiarekin zabiltzalako da. Orrialde honen helburua Debasket-en babesletasunaren inguruko azalpenak ematea da.
Debasket 2016an sortu zen, hasieratik bere helburua herriko edozein gaztek saskibaloian aritzeko aukera izatea zen. Gauzak horrela jokalarien kuotak ahalik eta merkeenak izateko diru sarrera ezberdinen bila ibili ginen. Hasieratik 2 diru sarrera nagusi antzeman genituen, bazkideak eta babesleak. Jokatzeko orduan bezala, ate guztiak irekita eduki nahi genituen, horregatik urteko bazkidetasuna 10€-tan ezarri genuen eta babesle izateko kategori ezberdinak antolatu.
Babesleen artean 3 maila ezberdin sortu genituen. A, B eta D mailak.
A maila
Maila honetako babesleek beraien irudia partiduen karteletan jartzen dute. Jardunaldi bat egoten bada, partidutako kartela egoten da, beraz urte osoan urritik maiatzera bitartean ia aste-bukaera denetan erakusten dute beraien irudia.
B maila
Maila honetako babesleek, A mailako aukerekin batera Deban jokatzen diren partidu denetan beraien irudia erakutsiko zuten rollup baten bitartez. Gaur egun partidu bakoitzerako atera eta gordetzen ditugu baina etorkizunean espero dugu denboraldi osoan kiroldegian zintzilik edukitzea.
D maila
Maila honetako babesleek, A mailakoen eta B mailakoen aukerez gain klubak dituen talde ezberdinei izena ematen die. Azken urteotan maila honetako babesleekin ondorengo taldeak atera ditugu: Electricidad Perosanz Debasket, Gora Behera Debasket, Urkunde Debasket, Zalburdi Debasket eta Albizu Debasket.
Bazkidetasunaren prezioa popularra jarri genuen bezala, babesleen prezioak ere nahiko popularrak direla iruditzen zaigu. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue diruzaintza@debasket.eus-era email bat bidali dezakezue edo bestela klubeko mugikorrean kontaktatu dezakezue.