Debasket Saskibaloi Kluba sortu zenean udaletxearekin harremanetan jarri ginen kantxaren erabilpenaren inguruan. Hainbat bilera eta ekintza egin ostean kiroldegiko kantxa erabiltzen hasi ginen. Jadanik 5 urte pasa dira kiroldegiko kantxa erabiltzen hasi ginela. Kantxak aldaketak jasan ditu denbora honetan, adibidez lehen denboraldia jokatzeko nahitaezkoa izan zen 6,25 metrotako marra margotzea. Oraindik kiroldegiko kantxak aldaketak jaso behar dituela iruditzen zaigu baina aurtengo irailean aurrerapausu handi bat eman dugu. Kiroldegiko kantxan markagailu berri bat dugu.
Askok galdera berdina egingo duzue, batez ere kiroldegira igotzen ez zaretenok, behar beharrezkoa al zen markagailu berri bat? Galdera horrerik erantzun egokia ematea gustatuko litzaiguke. Aurreko markagailua kiroldegia sortu zenekoa zen, orain dela 35 urte ingurukoa. Markagailua hain zaharra izateak abantaila bakarra zuen, teknologia sinplea zuela atzetik, baina desabantaila asko. Adibidez gogoratzen dugu aurkarien puntuak igotzea posible zela baina ez jaistea. Arazo hau klubeko bi gaztek konpondu zuten. Beste arazo bat markagailua kontrolatzeko erabiltzen zen gailuaren kablearen luzeera zen. Kable berezi hau (kontroleko datuak bidaltzeko erabiltzen zen 16 hariko kablea) oso motza zen eta partiduetan jarrita egoten diren mahai teknikariak, ezin izaten zuten beraiei legez dagokion tokian egon. Arazo nahiko larria zen hau, epaileek aukera zutelako partiduak bertan behera lagatzeko. Ez dugu horrelako arazorik eduki baina aukera astebukaera bakoitzean zegoen. Beste arazo larri eta potolo bat markagailuko digituena zen. Orain dela 35 urte, beti ezagutu ditugun bonbilak erabiltzen ziren digituak argiztatzeko. Bonbila horien arazoa erre egiten zirela zen, eta aldatzeko? aldatzeko ia 30 metroko eskailera bat erabili behar zen eta markagailua kokaturik dagoen alturara igo. Bonbilak azkar erretzen ziren eta mantenimentu gogaikarria bilakatu zen. Azken bi urteetan erretako bonbilak ez zirelarik aldatu. Ikusten den bezala kiroldegiak markagailu berria behar zuen.
Eta orain nolako markagailua dugu? Gaur eguneko teknologiak baliatuz, led motatako bonbilak ditu markagailuak, erretzeko askoz zailagoak direnak. Bestalde kontrola eta markagailua komunikatzeko Bluetooth bidezko konexioa erabiltzen da, honekin mahaiko epaileak jarri behar diren posizioan jartzen dira. Azkenik 24 segunduko erlojuak ere baditugu, Gipuzkoako maila gorenean lehiatzeko beharrezkoak direnak.
Debasket Saskibaloi Klubetik eskerrak eman nahi ditugu, herrian denbora honetan izan ditugun kirol teknikariei eta baita herriko udaletxean parte hartzen duten 3 alderdi politikoei. Eman duten pausoarekin, Debako kiroldegiko kantxa erabiltzen duten kirolariek (eskola kirola, saskibaloia, …) edo inguruko talderen batek zerbait antolatzea nahiko balu, orain markagailua on bat izango dutelako.