Denboraldi berria hastear dugu, eta berri onak ere bai. Aurtengo denboralditik aurrera, Lorea Taberna Debasketen babesle ofiziala izango da. Dakizuen bezala, Lorea Taberna ezaguna da bertan egiten duten patata tortilagatik eta baita bazkari bukaerak goxatzeko egiten dituzten tartengatik ere. Aukera ona duzue bertara gerturatu eta horiek dastatzeko. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Loreako Manoli eta Kontxiri, beraien laguntzarekin Deban saskibaloia zabaltzen saiatuko gara eta.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.