Porrotak nagusi azken jardunaldian

  • 2023-03-29
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 24 Views

Jardunaldi makurra izan zen azkenekoa Debasket-eko talde guztiek galdu baitzuten. Hasteko, Electricidad Perosanz senior taldeak ezin izan zuen Donostia Askatuak taldearen aurka 60 – 51 etxetik kanpo. Partidu zaila izan zen hasieratik donostiarrek intentsitate haundia jarri baitzuten baina atsedenaldirako buelta eman eta 5 puntuko abantailarekin joan ziren debarrak.  Hala ere, hirugarren laurdenean defentsa gogorra eta kontraeraso askoren ondorioz, donostiarrek aurre hartu zuten eta bukaeran Debasket hurbildu bazen ere, ezin izan zuten irabazi. Jardunaldi honetan Ama Guadalupekoa Ikasbasket-en aurka partidu oso garrantzitsua dute igoerako final fourrera sailkatzeko.

Zalburdi Debasket-ek ere galdu egin zuen etxetik kanpoko partidua Zurrut andoaindarren aurka 61 – 32 markagailuarekin. Hasieran berdinduta hasi ziren bi taldeak, baina laster debarren defentsa ahularen erruz, etxekoek abantaila haundia hartu zuten partidua atsdenaldirako erabakita utzita. Hirugarren laurdena irabaztea lortu zuen Debasket-ek pixka bat estutuz partidua, baina bukaeran alferrik izan zen.

Urkunde Debasket-ek ere porrot egin zuen Easo taldearen aurka, baina oso partidu estua izan zen 65 – 63 markagailuarekin bukaeran. Atsedenaldira berdinduta joan ziren, baina hirugarren laurdenean defentsa ahuldu egin zuten debarrek eta Easok abantaila lortu zuen, Hala ere, minutu bat faltan berdinketa zegoen markagailuan eta Debasket-ek azken erasoa izan zuen partidua irabazteko. Saskiratzea ez zen sartu ordea eta ezin izan zuten irabazi.

Bukatzeko, Albizu Harategia Debasket eta Berkoa Debasket taldeek galdu egin zituzten beren partiduak 30 – 65 Goierriren aurka eta 39 – 28 Dikar bergararren aurka hurrunez hurren.

 

Share: